Kontratazio arauak

AURRERAKINA

Erreserba aste bat edo denbora-tarte luzeagorako, edo eskaera altuko asteburu baterako egiten denean (jai-zubiak, eta abar), eta aurrez nahikoa denborarekin eskatzen bada, bezeroak kostu osoaren %40 aurreratu beharko du, landetxearen jabeei zuzendutako Postazko Igorpen bat eginez. Nahasmenak saihesteko, beharrezkoa da igorpen horretan landetxera zein datatan iritsi eta noiz irtengo zareten zehaztea, eta baita erreserba zenbat pertsonarentzat den adieraztea ere.

PREZIOAK

Federazioaren gidan ageri diren prezioek BEZa dute barne. Halaber, ostatuaren prezioaren barne sartzen dira izarak eta toallak erabiltzeko aukera, eta baita elektrizitate eta berokuntza gastuak ere. “Pentsio Osoaren“ prezioa honako hau da: logelaren prezioa pertsonako, gehi gosariaren, bazkariaren eta afariaren prezioen baturaren %85. Ostatu zerbitzuaren prezioa gau edo egun bakoitzeko izan daiteke, 17etan hasi eta eguerdiko 12etan bukatuz. Logela ordu horretarako utziko ez balitz, erreserba egun bat gehiago luzatzea eragingo luke.

ORDAINKETAK

Osorik alokatzen diren landetxeen kasuan, egonaldiaren kostua iristen diren uneaan ordaindu beharko dute bezeroek; gainerakoetan, iritsiera edo irteera unean, jabeen irizpidearen arabera.

BERTAN BEHERA UZTEA

Bezeroak aste bat edo gehiagoko aurrerapenarekin uzten badu bertan behera erreserba, aurreratutako dirua itzuli egingo zaio. Bestela, kopuru hori berreskuratzeko eskubide osoa galduko du.

SARRERA

Bezeroak landetxera iristen diren egunean, 20:00 izango da sartzeko azken ordua. Bezeroak ez badira ordu horretarako landetxera iritsi, jabeak eskubidea izango du beste bezero posible batzuei alokatzeko. Zehaztutako ordua baino beranduago iristeko aukera egon daiteke, beti ere, bezeroek aurrez jakinarazi badute telefonoz.

INBENTARIOA

Osorik alokatzen diren landetxeetan, etxeko tresnen inbentarioa eginda egoten da; inbentario hori bezeroei ematen zaie iristen direnean, eta irteeran dena ondo dagoela egiaztatzen da.

FIDANTZA

Osorik alokatzen diren landetxeetan, bezeroek erreserba konfirmatzeko ordaintzen duten aurrerakina fidantza moduan atxikiko da irteera unera arte. Kalteak egonez gero, kostua kopuru horretatik deskontatuko da.

OHE GEHIGARRIAK ETA SEHASKAK

Zehaztuta dago ohe gehigarri batek ezin duela izan logela bikoitzaren prezioaren %35 baino handiagoa. Sehaskaren erabilera doakoa izango da.

GOI DENBORALDIA

Goi denboraldia honako denbora-arte honetarako dago ezarrita: Aste Santua eta uztailaren 1etik irailaren 15era arte.

KASU PARTIKULARRAK

Bezero kopuruak gidan zehaztutako pertsona kopurua gainditzen duen kasuetan, jabeak konpentsazio ekonomikoa eska dezake, pertsonako prezioaren baliokidea. Bezero gehigarri horiek jabearekin aurrez adostu gabe bertaratzen badira landetxean, jabeak ukatzeko eskubidea izango du.

ANIMALIAK

Animaliak onartzen dituzten landetxeetan garaje edo antzeko geletan hartzen dituzte, inoiz ere ez logeletan, aurkakoa adierazten ez bada behinik behin.

GARBIKETA

Osorik alokatzen diren landetxeen kasuan, bezeroei dagokie garbiketaz arduratzea egonaldiak irauten duen bitartean. Gainerakoetan, garbiketa jabeen erantzukizuna da.

BEZEROEN PORTAERA

Bezeroek errespetuzko portaera izatea espero da, bai landetxeko instalazioekiko, bai jabeekiko eta, oro har, baita ingurune osoarekiko ere –izan ingurune kulturala edo naturala–. Eurengandik jasotako edozein motako iradokizun benetan eskertuko dugu. Bezeroen egonaldia aurrez bukatzea ekar dezake…